Espainiako gobernabidea

Espainiako erregea ez da batzartuko talde politikoekin

PSOEk bilerak egingo ditu indar politikoekin, haietatik EH Bildu baztertuta.

EH Bildurekin salbu, gainerako talde politikoekin bilera sorta bat egingo duela iragarri du PSOEk. MARISCAL / EFE
jon olano
2016ko irailaren 5a
13:26
Entzun

Joan den ostiralean Espainiako Kongresuak Mariano Rajoy PPko presidentegaiari konfiantza ukatu eta gero, beste fase batean sartu dira gobernuburu bat aukeratzeko negoziazioak. Espainiako Kongresuko lehendakari Ana Pastorrek gaur jakinarazi dio Espainiako errege Felipe Borboikoari Rajoyk ez duela kongresuaren konfiantza eskuratu, eta hark elkarrizketarako deia egin die alderdi politikoei. Beste bilera sorta bat egin beharrean, negoziatzeko astia utzi die.

Hauteskundeak berriro egiteko atzerako kontua, ordea, hasia da ostiralaz geroztik. Rajoyri ezezkoa eman eta gero, PSOEk zer egingo duen da zalantza nagusia. Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak "trabatze politikoari denen artean irtenbide bat" ematera deitu ditu alderdiak, eta bilera sorta bat iragarri du indar politikoekin. EH Bildu, ordea, batzar horietatik kanpo utzi du.

Batzartu bai, baina horrek ez du esan nahi PSOEko hautagaia inbestidura saiora aurkeztuko denik: "PSOE ez da inbestidura batera aurkeztuko beharrezkoa den gehiengorik ez badu". Rajoyk ere alderdiekin hitz egiteko asmoa azaldu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.