Espainia

Espainiako Fiskaltza Veraren indultuaren kontra azalduko da

Espainiako Fiskal Nagusi Candido Conde-Punpidok iragarri duenez, Espainiako Estatu idazkari ohi Rafael Veraren indultu eskaerari ezezkoa erantzungo dio Espainiako Fiskaltzak. Verari zazpi urteko kartzela zigorra jarri zioten 'diru berezien' auziagatik. Conde-Pumpidok esan duenez, kartzela zigor hori ez dute bertan behera utziko, Alejandro Luzon Ustelkerairen Kontrako Fiskalak kontrako jarrera azaldu baitu.

2004ko azaroaren 17a
15:55
Entzun
Espainiako Estatu idazkari ohi Rafael Verari zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zioten, 'diru berezien' auziagatik. Zigorra bertan behera uzteko eskatu dute batzuek, eta beste batzuek, berriz, indultua. Candido Conde-Punpido Espainiako Fiskal Nagusiak gaur aurreratu duenez, ez da eskaera horietako bakar bat ere beteko. Indulto eskaerari ezezkoa erantzungo diote, eta Alejandro Luzon Ustelkerairen Kontrako Fiskalak ez du zigorra bertan behera utziko.

Conde-Pumpidok azalpen horiek eman baino lehenago, ildo beretik mintzatu da Espainiako Justizia ministro Juan Fernando Lopez Aguilar ere. Espainiako Senatuaren osoko bilkuran esan duenez, Gobernuaren aldetik, ez dago indultuen aldeko jarrerarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.