Espainiako hiru polizia, kontseilariak iraintzen

[YouTube]https://youtu.be/2N5pGF2iofM[/YouTube]

Gorka Berasategi Otamendi.
2017ko azaroaren 3a
14:34
Entzun

Espainiako Poliziako hiru kide Junqueras eta Generalitateko gainontzeko kontseilari atxilotuak iraintzen grabatu dituzte, hain justu, Kataluniako agintariak espetxera bidean irtetekoak zirenean, atzo. La Vanguardia egunkariak zabaldu du grabazioa. Bertan entzuten denez, poliziek diote Junqueras eta espetxera bidean abiatzear ziren kontseilariak bortxatu egingo dituztela, eta barre egiten dute aukera hori dela eta. Espainiako Poliziak jakinarazi du barne ikerketa bat abiatu duela horren inguruan, eta aztertuko duela zein neurri hartu.

Junqueras, Romeva, Mundo eta Bassaren abokatuak, Andreu van den Eyndek, iragarria du salaketa bat aurkeztuko duela bere bezeroek espetxerako bidean jasandako tratua "ez zelako zuzena izan". Ez du zehaztu nahi izan zer tratu salatu duen, eta aurreratu du kontseilariek eurek salaketa aurkezten dutenean jakinaraziko dutela. Baina lekualdatze horretan parte hartu zuten poliziei eskatu die "ausartak" izan daitezela, eta jendaurrean aitor dezatela Generalitateko kontseilariei zer egin zieten.

Abokatuak esan du egoera "gogorrean" direla lau kontseilari horiek, baina ondo daudela. Goizean egon da haiekin, eta kanpoan jendea zertan ari den eta senideak zer moduz dauden galdetu diotela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.