Mendebaldeko Sahara

Espainiarekin harremanak estutu nahi dituela esan du Marokok

Marokoko enbaxadoreak, Mohamed Bennounak, Sahara Mendebaldeko Baker Plana guztien adostasunarekin onartu ondoren, Espainiarekin harremanak estutzeko nahia adierazi du. "Gure harremanak duela hamar mende hasi ziren, eta guri Espainiarekin, epe laburrera eta luzera, ulermen handiagoa izatea gustatuko litzaiguke", esan du Bennouna enbaxadoreak.

2003ko uztailaren 31
19:57
Entzun
Babeserako Kontseiluak Bakerrek egindako bake planari egokitzen zaion erabakia onartu du, eta Mendebaldeko Saharako Misioren agindua urriaren 31 arte luzatu du.

Sahara Mendebaldeko gaian, Espainiaren neutraltasun falta kritikatu zuen Mohamed

Bennounak atzo, baina gaur, harremanak estutzeko nahia adierazi du.

Marokoko enbaxadoak esan duenaren arabera, Saharako arazoan, Espainiak marokoarren auzian konpromiso handiagoa erakustea gustatuko zitzaion.

NBEko Espainiako enbaxadoreak, Inocencio Ariasek, Kontseiluko 15 kideren adostasuna lortzeko ahal duen guztia egin duela esan du. Mohamed Bennounak "neutraltasun faltagatik" egin zizkion salaketei erantzun egin die. "Espainiaren neutraltasuna oso egokia izan da", adierazi du Ariasek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.