Espioi ohiaren auzian Moskuk zerikusirik badu, Londresek «gogor» erantzungo du
LONDRES. Erresuma Batuko Atzerri ministro Boris Johnsonek atzo ohartarazi zuen Londresek «beharrezko» neurriak hartuko dituela, eta «gogor» erantzungo duela, Errusiak zerikusirik badu espioi ohiaren kasuan; Moskuk «basakeriatzat» jo ditu esanok. Sergei Skripal errusiarra eta haren alaba Julia Skripal ospitale batean daude, «substantzia ezezagun batekin» intoxikatuta aurkitu baitzituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu