Estatu Islamikoaren burua hiltzat jo dute
KAIRO. Atzo, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak iragarri zuen Abu Bakr al-Baghdadi EI Estatu Islamikoaren burua hil dela, «baieztatutako informazioa» duela. Reuters berri agentziaren arabera, Deir al-Zur Siriako eskualdeko EIren buru batek jakinarazi dio behatokiari. Pentagonoak dio ezin duela heriotza baieztatu. Ez da, ordea, hura hil dutela esan duten lehen aldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu