MUNDUA

Estatu kolpea Nigerren

Albiste agentziek dagoeneko ziurtzat ematen dute estatu kolpe ahaleginak aurrera egin duela. Presidentea eta haren laguntzaileak atxilotuta dituzte, iturri horien arabera. Irrati nazionalean musika militarra hasi da, kolpearen erakusgarri.

2010eko otsailaren 18a
20:33
Entzun
Estatu kolpea izan da Nigerren. Albiste agentzien arabera, presidentearen egoitzan tiro hotsak entzun dira, eta Mamadou Tandja presidentea bera eta haren laguntzaileak atxilotuta dituzte soldaduek. Presidentea eta laguntzaileak bilduta zeudenean gertatu da estatu kolpea. "Kolpeak aurrera egin du. Adamou Harouna da haren buruzagia", adierazi du kideetako batek. Albiste agentzien arabera, hiru soldadu gutxienez hil dira estatu kolpean. Efe agentziaren arabera, irrati nazionalean musika militarra jartzen hasi dira, eta horrek adierazten du kolpeak aurrera egin duela.

Eguerdian hasi dira kolpearen zantzuak. Albiste agentziek diote ordutsu horretan hasi direla tiro hotsak presidentearen egoitzaren inguruan. Lehenbiziko momentuetan nahasmena izan da nagusi, baina dagoeneko agentziek ziurtzat dute kolpea aurrera atera dela.

Azken hilabeteetan tentsioa areagotuz joan da Nigerren, Tandja presidenteak agintaldia luzatzea erabaki zuenetik. Protestak eragin zituen horrek, eta baita nazioartearen zigorrak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.