AEBek eta Erresuma Batuak egin die proposamena G8k gainerako Estatuei (Alemania, Kanada, Frantzia, Italia, Japon, eta Errusia). Erresuma Batuko Ekonomia ministroak esan duenez, barkatuko dioten zorra 40.000 milioi dolarretik gorakoa da.
Adostutakoaren arabera, zorraren %100 barkatuko die Benini, Boliviari, Burkina Fasori, Etiopiari, Ghanari, Guayanari, Hondurasi, Madagascari, Maliri, Mauritaniari, Mozanbikeri, Nikaraguari, Nígerri, Ruandari, Senegali, Tanzaniari, Ugandari eta Zambiari.
Horretarako, baina, baldintzak jarri dituzte: "gardentasuna eta korrupzioaren aurkako borrokan neurriak hartzea" eskatzen dute. Gainera, "ekonomia hazkunderako, garapen iraunkorrerako, eta txirotasunaren kontrako neurria hartzea" ere eskatzen dute. Herrialde horietan "egonkortasun ekonomikoa" egon behar dela ere badiote.
Besteentzat aukera
Erresuma Batuko Ekonomia ministro Gordon Brownen azaldu duenez, 12-18 hilabeteko epean, beste bederatzi estatuk izango dute zorretatik libratzeko aukera, "baldintzak betez gero". Haien guztien atzetik etorriko lirateke "gatazka zibilak" dituzten beste 38 estatu.
Gaurko bilera G8ko kideen Ekonomia ministroena da, eta ados jarri diren arren, erabakia ez da behin betikoa izango, datorren uztailaren G8ko presidenteek erabakia berretsi arte.
Zorpetzea