Estrasburgok Grezia zigortu du kasu batean lege islamikoa ezartzeagatik
ESTRASBURGO. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Grezia zigortu zuen atzo, auzitegi batek xaria lege islamikoa ezarri zuelako kasu batean. Alargun batek senarraren oinordekotza osoa eskatu zuen, baina hildakoaren familiak ondasunak banatzeko eskatu zuen xarian hala ezarrita dagoela argudiatuta. Estrasburgok ebatzi du «diskriminatzailea» dela kode zibila erabili duen herritar bati xaria ezartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu