Etiopian 23 pertsona hil dituzte asteburuan, etnien arteko liskarretan
ADDIS ABEBA. Etiopiako Poliziak atzo jakinarazi zuenez, Addis Abeba inguruan asteburuan gertatutako liskar etnikoetan 23 pertsona hil ziren gutxienez. 200 pertsona atxilotu dituzte. Larunbatean gertatu ziren istilu larrienak, Oromo Askatzeko Frontea talde armatu independentistak mitin bat egin eta gero. Bestalde, Isaias Afwerki Eritreako presidenteak eta Abiy Ahmen Etiopiako lehen ministroak bi herrialdeen arteko bake akordioa sinatu zuten herenegun Saudi Arabian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu