Mundua

Etxeratze agindua jarri dute indarrean Bagdaden, "atentatuak saihesteko"

Bonba autoen bidez egiten diren atentatuei aurre hartzeko, Irakeko Gobernuak etxeratzen agindua jarri du indarrean Bagdad hiriburuan, gaur 14:00etatik (12:00ak Euskal Herrian) larunbat goizaldeko ordubiak arte. Duela zenbait astetatik 11:00etatol 15:00etara Bagdaden eta inguruetan autoz ibiltzea galarazita dago.

2006ko ekainaren 23a
13:05
Entzun
Ia egunero atentatuak gertatzen dira Iraken, baina gehien eta gogorrenak ostiraletan izaten dira, jendea —batik bat, xiitak— samaldan meskitetara otoitz egitera joaten denean. Hori dela eta, ostiral eguerdietik larunbat goizaldera arte etxeratze deia indarrean jartzea erabaki du Irakeko Gobernuak, atentatuak galarazteko.

Gaur Irak hegoaldean gertatu da atentatu handi bat: ekintzaile suizida batek bonba auto bat leherartarazi du Basora hirian, eta gutxienez hamar lagun hil dira. Zaurituak, berriz, 18 inguru dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.