Eskozia. Independentziaren aldeko mugimendua

«Europako askapen mugimenduak gara»

2012ko irailaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Duela hiru hilabete, ekainaren 21ean, EPI Independentziaren Aldeko Europako Plataforma aurkeztu zuten Ganten (Flandria) eta Europako Parlamentuan. Aurkezpen horretako parte hartzaileek azaldu zutenez, Euskal Herriko, Eskoziako, Flandriako eta Kataluniako erakundeek sortua da erakunde berria, autodeterminazio eskubidea onarrarazteko helburuarekin. Horretarako, erantsi zuten josi egin nahi dituztela nazio bakoitzaren esperientziatik abiatutako elkarlana, ideia trukaketa eta autodeterminazio eskubidearen inguruko sare akademikoa eta informatiboa.

Nazioen Munduak ordezkatzen du Euskal Herria plataforma horretan; Eskoziaren Independentziarako Biltzarrak Eskozia; VVB erakundeak Flandria; eta Welcome Mr. Presidentek Katalunia. Hiru urteko elkarlanaren ondorioz sortu da EPI, kide guztiek 2009tik 2011ra bitartean Katalunian —independentziaren inguruko galdeketa bultzatzeko— egindako bidetik. «Europako askapen mugimenduak gara», esan zuen gaur zortzi Eskoziaren Independentziarako Biltzarreko Kevin Williamsonek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.