Federica Mogherini Europako Atzerri Politikako arduradunak "inflexio puntu historikotzat" jo du Ameriketako Estatu Batuek eta Kubak bi herrialdeen harremanak normaltze aldera egindako urratsa: "Mugimenduok elkarrizketaren garaipena irudikatzen dute". Europako Batzordeko bozeramaile Catherine Rayk, berriz, pozgarritzat jo du bi herrialdeen jarrera.
Raul Castro Kubako presidenteak harrera egin die AEBek atzo askatutako Bosten Taldeko hiru preso ohiei: "Zuetaz harro, erakutsi duzuen erresistentzia, ausardia eta adibideagatik, eta horrek gure herriarentzat ordezkatzen duenagatik". Gainera, milaka lagun irten dira kaleetara, "heroiei" —hala ezagutzen dituzte irlan– ongi etorria emateko.
[Youtube]http://youtu.be/o1UysKbajCI[/Youtube]
Bestelako errakzioak izan dira, ordea, Miamin —bertan bizi dira Kubako erregimenaren kontra egonagatik irlatik joandako asko—. Protesta egin dute bi herrialdeen arteko harremanak aldatzeko asmoen kontra, eta besteak beste, "terroristatzat" jo dute Obama.
#LoMasVisto Protestan exiliados en Miami por decisión de Obama: Con gritos de "Abajo Obam... http://t.co/jS5NmuF9zH#CadenaDeSeguidores
— ∂ισѕ¢σииσѕσтяσѕ (@JorDanyS147) December 17, 2014
Bestalde, hainbat agintari politikok azaldu dute poza atzoko berriaren ostean. Juan Manuel Santos Kolonbiako Gobernuko presidentearen esanetan, Kubak eta AEBk erakutsi dute "zatiketak handiak izanagatik ere elkarrizketaren eta iraunkortasunaren bidez" posible dela desberdintasunak konpontzea. Rafael Correa Ekuadorreko presidenteak, berriz, "historikotzat" jo du atzoko akordioa.
Acercamiento diplomático histórico entre Cuba y EEUU; cese de fuego indefinido de las FARC. Día de buenas noticias en la Patria Grande.
— Rafael Correa (@MashiRafael) December 17, 2014
Cuba y EE.UU. son ejemplo de que por grande que sea lo que nos divide, con diálogo y perseverancia es posible zanjar las diferencias.
— Juan Manuel Santos (@JuanManSantos) December 17, 2014
Egunkarietako azalak
Mundu osoko hedabideen azaletako albiste nagusia izan da AEBek eta Kubak harremanak normalizatzeko lortutako adostasuna. Honakoak dira batzuk:
Historiarako azalak: @nytimes: pic.twitter.com/vRP1deRXE0
— Jon Olano (@olano_urkia) December 18, 2014
A la une jeudi : Russie no, Cuba si http://t.co/iiSFQi6Ghjpic.twitter.com/seWszRfVS4
— Libération (@libe) December 17, 2014
Historiarako azalak: cosa más grande! pic.twitter.com/PnYw0kPuY6
— Jon Olano (@olano_urkia) December 18, 2014
Historiarako azalak: @MiamiHeraldpic.twitter.com/Kx9ouDsfed
— Jon Olano (@olano_urkia) December 18, 2014
Historiarako azalak: @thetimespic.twitter.com/t8J7qZT4K4
— Jon Olano (@olano_urkia) December 18, 2014
Raul Castrok eta Barack Obamak aldi berean eman dute mezua: harremanak normalizatzeko bidea ireki dute. Azaleko gaia pic.twitter.com/A1RiJmvmj7
— Berria.eus (@berria) December 17, 2014