Dublinen eman prentsaurrekoan "lagunaren eskua" eskaini die Ahernek Europako hamar kide berriei, eta "Europako familia berria" osatu dutela esanda, gustora agertu da.
Hemendik aurrera erronka berriak izango ditu Europako Batasunak Batzordeko lehendakariaren esanetan. Lehen erronka Europako konstituzioa da, "Europako Batasunaren oinarri demokratikoak hobetzeko". Indarkeria ere 25en Europak gainditu beharko duen desafio handienetakoa dela esan du. Ginera, lanpostu berriak sortzea ere lehentasunetako bat izango dela adierazi du.
Zabalkundeak ez dio norberaren berezitasunei kalterik egingo Ahernen esanetan, alderantziz, desberdinatsunak azaltzeko eta aniztasunean bizitzeko aukera izango dute.
Europako Batasuna
Europako Batzordeko presidenteak ongietorria egin die Batasuneko kide berriei
Europako Batasuna 15 kidetik izatetik 25 izatera pasatu da gaur. Irlandan egin dute ekitaldi nagusia, eta han "ehun eta mila bider" eman die ongietorria Irlandako Lehen ministro eta Europako Batzordeko presidente Bertie Ahernek. Orain, Europako konstituzioa, indarkeriaren kontrako borroka eta lanpostu berriak sortzea dira erronka, Ahernen hitzetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu