KATALUNIAKO ERREFERENDUMA

Europako Parlamentuak Kataluniari buruz eztabaidatuko du asteazkenean

Hainbat proposamen izan dira Kataluniako auziari buruz eztabaidatzeko, baina talde popularrak, sozialdemokratak eta liberalak adostu dutenak lortu du babesa.  

Europako Parlamentuko saio bat, joan den uztailean, Estrasburgon. PATRICK SEEGER, EFE
Gorka Berasategi Otamendi.
2017ko urriaren 2a
08:44
Entzun

Kataluniako auzia Europako Parlamentuan eztabaidatuko da asteazkenean, talde popularrak, talde sozialdemokratak eta talde liberalak, hiruren arteko proposamena onartu ostean. Hala, parlamentuak gai ordena aldatu du Konstituzioa eta Zuzenbide Estatua Espainian, Kataluniako gertakarien harira izenburua hartuko duen puntua txertatzeko.

Berdeen taldeak beste proposamen bat aukreztu zuen aurretik, Espainiako segurtasun indarren indarkeria nabarmenduz; baina Europako Parlamentuko talde nagusiek atzera bota dute.

Europako Parlamentuko presidente Antonio Tajanik eztabaida egingo dela jakinarazi dio Mariano Rajoy Espainiako presditenteari, telefonoz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.