Ipar Korea

Ez duela proba nuklearrik egin ziurtatu du Ipar Koreak

Ipar Korea iparraldean, Yanggang probintzian, Txinako mugatik hurbil, eztanda handi bat izan zen joan den astean, eta, ondorioz Pyongyango Gobernua lehergailu nuklearrekin saioak egiten ari zela pentsatu zen. Ipar Koreak ukatu egin du informazio hori; aitzitik, proiektu hidroelektriko bat eraikitzeko mendi bat eraitsi zutela azaldu du, eta horrek eragin zuela zartada handia.

2004ko irailaren 13a
11:58
Entzun
Ipar Koreako erregimena oso itxia da, eta normalean ez du halako azalpenik ematen. Horregatik, nazioarteko agintariek ongi hartu du esplikazioa.Hala ere, Ipar Korean bisitan den Bll Rammell Erresuma Batuko Atzerri ministrordeak Pyongyango Gobernuari eskatu dio bereMinisterioko ordezkaritza bati eztanda gertatu zen gunea ikusteko baimena eman diezaiola.

Hain zuzen ere, Rammellekin izandako bileran jakinarazi du Paek Nam-sun Ipar Koreako Atzerri ministroak mendi bat botatzeko egin zutela leherketa handia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.