BESTE BATASUNA. SAMI HERRIA

Ezjakintasunari aurre egin nahi dio Samien Informazio Zentroak

Suediako Laponiarren Legebiltzarrak dio «autodeterminaziorako pauso garrantzitsua» izango dela

2004ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Suediako gizartean sami herriaen inguruan laponiar ere deritzotedagoen ezjakintasunari aurre egiteko, informazioa hedatuko duen Samien Informazio Zentroa abiatzeko azken pausoak ematen ari da Suediako Sami Legebiltzarra Sametinget, Gobernuaren finantzaketarekin. 2002ko abuztuaren 29an erabaki zuen Suediako Legebiltzarrak Sametingeti diru laguntza eta erakundeen babesa eskaintzea proiektua abia zezan. Sametingetek dio «samien autodeterminaziorako pauso garrantzitsua» izango dela zentroa. 2005eko hasierarako martxan jartzea aurreikusi du Gobernuak.

Informazioa bildu, aholkularitza lanak egin eta sami herriaren kultura eta erakundeen inguruko informazioa gizarteari zein samiei eurei banatzea izango da zentroaren zeregin nagusia. Proiektuaren garapena zuzenean Sametingeten esku utzi du Gobernuak, eta zentroa erakunde horren menpe sortuko dute. Halere, Stockholmek erabaki zuen hasieratik ekimenaren nondik norakoak zeintzuk izango ziren. Behin zentroa martxan jarrita, ordea, Sametingetek hartuko ditu horren inguruko erabakiak, osoko bilkuran. Samien erakundeek halako informazio gune bat eratzen duten lehen aldia da. 80 bat mila sami bizi dira Europako iparraldean: Norvegian (50.000), Suedian (20.000), Finlandian (5.000) eta Errusiako Kola penintsulan (2.000). Norvegian eta Finlandian ere samien legebiltzarrak badaude ere Ð1989an eta 1973an sortuakÐ, oraindik ez dago informazioa bateratuko duen zentrorik. Suediako informazio gunearen xedeetako bat herrialde horietako sami erakundeekin elkarlanean aritzea izango da.Sami herriaren inguruan ezjakintasun handia dago Suediako gizartean. Horri aurre egiteko, erakunde bateratu baten beharra nabaria zen, Sametingetek ez baitzuen baliabide egokirik agintari, erakunde, ikastetxe zein gizartearen informazio beharrei erantzuteko. Sami erakundeek egoera salatu eta Gobernuak ikerketa hasi zuen 2001eko otsailean, «gizarteak samien inguruan, Suediako jatorrizko biztanleriaren inguruan » zuen ezagutza aztertzeko. Ondorio kaskarrak jasota, auziak izaera nazionala izan beharko zuela eta hartarako baliabideak jarri behar zirela erabaki zuen Stockholmek. Hala sortu zen informazio zentroa osatzeko proiektua, «sami herriaren eta bere kultura eta tradizioen ezagutza herrialde osoan hobetu eta samien eta sami ez direnen arteko konfiantza sendotuta diskriminazioa eteteko». Erakunde eta ekintza independenteak gauzatzea (liburutegiak, museoak...), Gobernuaren eta Samien Legebiltzarraren arteko elkarlana sendotzea eta Estatuko erakundeekin informazioa partekatzea ezarri zituen Gobernuakbaldintza gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.