Saudi Arabiaren, munduko petrolio esportatzaile handienetakoaren,estatuburu Fahd erregea zendu da Riad herriko ospital batean, gaixotasun luze baten ostean. Iturri ofizialen arabera, erregeak arnasketa arazoak zituen, birikiak oztopatuta, eta ebaketa bat egin zioten trakeotomia bat egiteko. Baina, osasun egoera uste baino gehiago konplikatu, eta 84 urterekin hil egin da, Riadeko erietxe batean.
Abdala bin Abdelaziz, Fahden anaiordekoa, izendatu dute haren ordez errege. Fahdek, 1995ean burmuineko isuria eduki zuenetik, Abdalak lagundu izan dio erregeari Arabia Saudi gobernatzen. Hasa Al Harizi Arabiako analista politikoak esan du errege berriaren politika, aurrekoaren antzekoa izango dela, biek batera koordinatu baitute erreinuko barne eta kanpo politika zenbait urtetan.
Fahdek 1982tik gobernatu du lurraldea, etaesku gogorrez gobernatu du kanpo eta barne politikan, bere erregealdiak iraun duen urteetan. Saudi Arabia munduko petrolio esportatzaile handienetakoa da, eta herrialde arabiarren artean AEBen aliatu nagusietakoa. Nolanahi ere, erregimena guztiz itxia da, erabateko boterea duen erregean oinarritutakoa.
Erregearen heriotza dela eta, Liga Arabiarrak atzeratu egin du Estatu arabiarretako agintariek egun hauetan egitekoa ziren ez ohiko goi bilera. Fahd erregearen hiletak bihar arratsaldean egingo dituzte, Turki bin Abdala printzearen mezkitan. Estatu arabiar batzuk, berriz, hiru eguneko dolua deitu dute.
Saudi Arabia
Fahd erregea hil da, Saudi Arabiako estatuburua
Fahd erregea, Saudi Arabiako estatuburua, gaixotasun luze baten ondorioz hil da, 84 urte zituela Riadeko ospital batean. Fahd-en anaiordekoa, Abdala bin Abdelaziz printze oinordekoa izendatu dute errege. Fahd erregearen hiletak bihar egingo dira, Turki bin Abdala printzearen mezkitan. Zenbait Estatu arabiarrek hiru eguneko dolua deitu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu