FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrak lau turista aske utzi ditu gaur, eta Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordearen esku utzi ditu, Choco (Kolonbia) departamenduko basoko leku batean, Bogota hiriburutik 800 bat kilometrora. Osasunez ondo daude.
Urtarrilaren 13an bahitu zituen turista haiek FARCek Nuquin (Choco). Itsasontzi turistiko batean zihoazen orduan, beste hamabost lagunekin batera, eta FARCek sei lagun bahitu zituen. Beste biak oraindik ez ditu utzi libre. Hauek dira seiak: Alf Onshuus Niño eta Ana Maria Aldana senar-emazteak (Andeetako unibertsitateko irakasleak biak), Cesar Hoyos Benitez (Nuquiko hotel bateko jabea), Hernando Martinez Rodriguez (irakaslea), Jose Alejandro Torres (ikaslea) eta Jose Arnulfo Rodriguez Barrera (enpresaria).
Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak gaur esango du nortzuk diren aske utzi dituzten laurak.
Mundua
FARCek urtarrilean bahitutako lau turista libre utzi ditu gaur
Beste bi oraindik ez ditu laga aske.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu