Femeneko sortzaileek Ukrainatik egin dute ihes
KIEV. Alexandra Xevtxenko, Yana Zhdanova eta Anna Gutsol Femen talde feministako sortzaileek «Ukrainatik Europara egin dute ihes», taldeak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez. Ukrainan Poliziaren eta zerbitzu sekretuen jazarpena sufritu dutela, eta «euren bizitza eta askatasuna» arriskuan ikusi dituztela jakinarazi dute. Herrialde arabiarretan ere atxilotu izan dituzte probokazioagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu