Mundua

Filipinek barkatu egin diote Estrada presidente ohiari biziarteko kartzela zigorra

Joan den irailean jarri zioten zigorra, ustelkeriagatik. 2001ean kendu zuten boteretik, preso sartu zuten eta duela hiru urtetik bere etxean bizi da, atxikita.

2007ko urriaren 25a
13:44
Entzun
Gloria Macapagal Filipinetako presidenteak barkatu egin dio Joseph Estrada gobernuburu ohiari biziarteko kartzela zigorra. Estradari joan den irailaren 12an jarri zioten zigor hori, ustelkeriagatik. Sei urte iraun du epaiketa prozesuak; Estrada 2001ean boteretik kendu zutenean hasi zen, hain zuzen.

Epaiaren arabera, burtsako operazio batzuk ahalbidetzeagatik komisioak jasotzen zituen Filipinetako presidente izandakoak, tabakoaren zergetatik dirua eskuratzen zuen eta apustuen negozio ez-legezkoa osatzen dutenen aldetik eroskeria onartzen zuen.

Gaur eman du barkamenaren berri Filipinetako Gobernuak, Ignacio Bunye lehendakaritzako bozeramailearen bitartez. Bunyek esan duenez, erabakia hartzean kontuan hartu dute Estradak 70 urte dituela, sei urte egin dituela preso edota atxikita -gobernuburu ohia bere etxean bizi da 2004tik; 2001etik ordura arte kartzelan egon zen- eta kargurako berriro aurkeztuko ez dela esan izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.