•Askapen Islamiarrerako Fronte Mairua. 1977an sortu zen, Askapen Nazionalerako Fronte Mairutik banatu ondoren. Talde nagusi horrek gobernuarekin Bangsamoron autonomia ezartzeko egindako akordioa murritzegitzat jo zuen MILFek. Gobernuaren arabera, 12.000 kide ditu.
•Abu Sayyaf. 1991n sortu zen, MILFetik banatuta. Musulmanek presentzia duten eremuetan estatu islamiko independente bat sortu nahi du. Azken hamar urteetan oihartzun handien izan duten ekintzak talde honek egin ditu. 2002tik AEBetako armadak zuzenean esku hartu du Abu Sayyafen kontra.
•Herriaren Armada Berria. Gerrilla komunista bat da. 1969an matxinatu zen gobernuaren aurka. Armadaren, elite ekonomikoaren, multinazionalen eta AEBen interesen aurka jarduten du nagusiki. Iaz hasi zituen elkarrizketak gobernuarekin, baina trabatuta daude, gobernuak bitartekariak preso dituelako.
Filipinetako talde armatuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu