Greziako Babes Zibileko Ministerioak itsasoratzea debekatu diebere portuetan dauden II. Askatasunaren Flotillako itsasontziei. Gobernuaren arabera, flotilla Gazarantz itsasoratuz gero, gatazka gune batera zuzenduko litzateke, eta legeak ez du hori bermatzen. Horretaz aparte,barkuak gertutik jarraituko dituela iragarri du. Atzo poliziaren eskuko zodiac itsasontziek The Audacity of Hope itsasontzia inguratu eta Tireoko portura itzultzeko presioa egin zioten.
Greziako tripulazioko arduradunek gobernuaren aurka egin dute berehala, eta salatu dute «Israelen agindupeko erabakia» hartu duela. Bere ustez, Israelek harreman ekonomikoak etetearekin mehatxatu du Georgios Papandreu lehen ministroa.
Prentsaurreko bidez, flotillak Greziatik irteteko ahalegin guztiak egingo dituela ziurtatu dute baita, eta ez dutela baimenduko Grezia « bigarren Gaza bat bihurtzea». Azken egunetan zenbait matxura salatu dituzte flotillako kideek: «Ez genuen imajinatzen Israelgo armadak honelako ekintzak egin zitzakeenik Europako Batasuneko herrialde batean». Nahiz zaila izan, ekintzaileak datorren astean itsasoratzekoak dira. Ekintzaileek diote ez dituztela «inork eta ezerk» geratuko.
'Gernika' itsasontzia, setiatuta
Grezian setiatutako itsasontzien artean Gernika dago. Kostazainek kostaldetik gertu zeudela inguratu dute, inolako adierazpenik eman gabe, eta ez diote aurrera egiten utzi, nahiz eta Greziako itsas eremuan egon.
Bertako ekintzaileek Espainiako Gobernuari egotzi diote egoeraren ardura baita, giza laguntza eragozpenik gabe banatzeko laguntza eskatu ziotelako eta ez zuelako inolako jaramonik egin. Tripulazioko bozeramaile batek misioa «bakearen aldeko legezko ekimena» dela dio, nahiz eta «Gobernuak horrela ez ikusi».
Gernikan doaz Askatasunaren Flotillakoeuskal ordezkariak: Begoña Astigarraga kazetaria, Nekane Perez NaBaiko parlamentaria, eta Edorta Jimenez eta Mikel Zuluaga idazleak
Flotillako ontziei itsasoratzea debekatu die Greziako Gobernuak
Gazara datorren astean abiatuko direla diote ekintzaileek, eta «inork eta ezerk» ez dituela geratuko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu