Auzitegi Goreneko apelazio aretoak espetxean mantenduko ditu Joaquim Forn Kataluniako Barne kontseilari kargugabetua eta Jordi Sanchez JxCko parlamentari ohia. Fiskaltzak Forn 100.000 euroko bermepean aske uzteko galdegin zuen arren, haren kontrako espetxeratze agindua berretsi du auzitegiak.
Sanchezen kasuen ere, Gorenak ez du behin behineko espetxeratze agindua indargabetzeko arrazoi nahikorik dagoenik uste, hark JxCko parlamentari aktari uko egin dion arren.
Ondorioz, Estremerako kartzelan (Madril) jarraituko dute biek. Sanchez iazko urriaren 16tik dago preso, eta Forn iazko azaroaren 2tik.
Apelazio aretoko epaileak adierazi duenez, bi espetxeratuek leporatzen zaizkien sedizio eta matxinada delituak berriz ere egiteko arriskua dute. Epaileak nabarmendu du Espainiako Konstituzioaren kontrako "delitu oso larriak" leporatzen zaizkiela, eta, ustez, prozesu independentistaren bidez, Espainiako Estatua zatitzen saiatu zirela, "idarkeria baliatuz".