Frantses hizkuntza sustatzen jarraitzeko deia egin du, agurrean, Pauline Maroisek
Hauteskundeak ez ezik diputatu aulkia ere galdu ditu Pauline Maroisek, eta, PQ alderdiaren buruzagitza uzteko erabakia jakinaraztearekin bat, frantses hizkuntzaren defentsa egin zuen agurreko hitzaldian: «Gure hizkuntzaren geroagatik kezkatuta nago. Ipar Amerikan 400 urtean hitz egin dugu hizkuntza eder hau, eta inoiz ez ditut ahaztuko egin behar izan ditugun gudu guztiak. Berdin jarraitu beharra daukagu, gure hizkuntza etenik gabe sustatzen». Porrotaren gogorra ez zuen ezkutatu Maroisek. Eta, burujabetza hitza aipatu ere egin gabe, Quebeceko gobernuan egon den 18 hilabeteetan egindako lanarekin «harro» agertu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu