FRANTZIA . Espioitza auziaz mintzatuko da gaur Villepin Legebiltzarrean

Agentziak
PARIS
2006ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Frantziako lehen ministro Dominique de Villepin Asanblea Nazionalean azalduko da gaur Clearstream espioitza kasuari buruz oposizioak egingo dizkion galderei erantzuteko. Ezkerrak ikerketa batzorde bat osatzeko eskatuko duela adierazi du.

Watergate frantsesak hango klase politikoa astindu du. Justizia Clearstream elkartea ikertzen ari da, ustez legez kanpoko komisioak ordaindu dituelako, armak erosteko kontratuen truke. Dirua jaso omen dutenen zerrendan Nicolas Sarkozy Barne ministroa dago. Sarkozy eskuinaren hautagai izan daiteke 2007ko Lehendakaritzarako bozetan. Salaketa anonimoaren atzean Villepin ote dagoen susmorik bada. Izan ere, Sarkozyren izena txostenean agertzeak Barne ministroaren irudia zikindu eta haren aukerak murriztuko lituzke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.