2025. urterako %50era murriztu nahi dute energia nuklearraren erabilera Frantzian. Hulot ministroaren esanetan, trantsizio energetikoaren legeak ezarritako helburuak betetzeko "kontsumo maila jaitsi ahala produkzioa dibertsifikatu eta erreaktore batzuk itxi" behar dituzte. Hala ere, zentral bakoitzaren egoera aztertu behar dela gehitu du ministroak. Plangintza osatzerakoan, zentralen egoera ekonomikoa eta soziala aztertzeko konpromisoa hartu du Hulotek, eta baita segurtasun egoera ere.
Ikatzaren kasuan, 2022rako erregai fosil horrekin elektrizitatea ekoizteari utziko diote. Gaur egun, elektrizitatearen %5a ekoizten dute ikatza erabilita. Elektrizitate iturri horiek energia berriztagarriekin ordezkatu nahi dituzte. Horregatik, 2030erako berriztagarriak %32 hazteko helburua jarri dute.
Aurreko ostegunean bost urtetarako klima plana aurkeztu zuen Farantziako Ekologia ministroak, proiektu "anibiziosoa", euren esanetan. Baina plan horrek beste sektore batzuei ere eragingo die. Automobilei dagokienez, 2040. urterako gasolina edo dieselarekin funtzionatzen duten autoak saltzea debekatu nahi dute.