Frelimo, lehen aldiz Mozambiken agintea galtzear
MAPUTO. 1975ean independentzia lortu zuenetik, Mozambiken beti Frelimo fronteak agindu du. Gaur egingo dira presidente berria aukeratzeko bozak, eta, lehen aldiz, beste bi indar ageri dira Frelimori itzal egiteko moduan. Renamok irailean gobernuarekin bake akordio bat sinatu izanari etekina atera nahi dio; baina MDM mugimendu berria alderdi bitasuna hausteko moduan dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu