libia

Gaddafi gabeko Libia "aske eta batua" helburu

Herrialdeko 61 tributako buruek idatzi bat plazaratu dute.

2011ko apirilaren 27a
18:50
Entzun 00:00:0000:00:00

Libiako 61 tributako buruek eta ordezkariek "Libia askea, demokratikoa eta batua" eraikitzearen aldeko idatzia plazaratu dute, eta horretarako beharrezkoa ikusten dute aurretik Muammar Gaddafi agintariak boterea uztea. Bernard Henry Levy frantziar filosofo eta idazleak eman du adierazpenaren berri, gaur.

Idatzia apirilaren 12an sinatu zuten Bengazin, hasiera batean 32 tribuk. Levyk dio "Libiako tribu guztiak" daudela orain sinatzaileen artean. "Gure herrialdearen batasunari buruzko mehatxuen eta Gaddafiren eta honen sendiaren maniobren eta propagandaren aurrean, Libia askea, demokratukoa eta batua nahi dugula esan nahi dugu. Ezerk ez gaitu zaitutuko", diote tribuetako ordezkariek.

Haien ustez, Gaddafik tribuen arteko liskarrak bilatu izan ditu, "hartara Libia zatituz berak hobeto agintzeko". Haren agintaldiaren ondoren herrialde eraikitzeko moduan izango omen dira. "Gure baloreekin gizarte zibila eratzeko askeak izango gara, behingoz".

Eskertu egin dute nazioartea duela aste batzuetatik Libian egiten ari den parte-hartze militarra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.