Muammar Gaddafiren heriotzaren inguruan dagoen informazioa, nahasgarria da. Ibrahim Tika, gorpua aztertu duen medikuak, baieztatu du Gaddafi bizirik zegoela atxilotu zuten unean, "zaurituta baina bizirik". "Gero buruan tiro bat jaso zuen". Honek libiako agintariek esandakoa gezurtatuko luke. Kontseilu Nazionalaren esanetan koronela erregimenaren jarraitzaile eta errebeldeen artean gertatutako liskarretan hil zen; "tiro anitz izan dira haren taldearen aurka, eta hil egin da", baieztatu zuen atzo kide batek.
Ondorioz, NBEak ikerketa bat egitea ezinbestekoa dela adierazi du. "Heriotzaren inguruko informazio argirik ez dago, heriotza azaltzen duten lau edo bost bertsio ezberdin zabaldu baitira". Rupert Colville NBEko Giza Eskubideen bulegoko bozeramaileak esan du beharrezkoa dela hainbat informazio argitzea, istiluen ondorioz hil zen hala "hilarazi" egin duten jakiteko.
Bitartean, Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak jakinarazi du gaur lurperatuko dutela, baina sekretupean mantenduko dutela lekua herritaren artean desadostarunak sahiesteko. Kide batek adierazi du ez diotela hileta ofizialik egingo, "ez duelako halakorik merezi".
Gaddafik Nazioarteko Gortearen bilatze agindua zuen. 1969tik izan zen Libiako agintean; beste herrialde arabiar batzuetan bezala, udaberrian sortu ziren protestak eta NATOren erasoek agintea uztera behartu zuten arte.