Lubna Husein Sudango kazetari bat duela egun batzuk atxilotu zuten kalean galtzak jantzita ibiltzeagatik. Sudanen emakumeek prakak janztea ezegokia eta moralaren aurkako dela dio lege batek. Bihar emango du tribunalak epaia eta emakumea erruduna dela erabakiz gero, 40 kolpe jaso ditzake zigor gisara.
Iturri batzuen arabera, Sudango presidentea zigorra barkatzeko prest egongo litzateke. Dena den, Huseinek adierazi du ez duela barkamenik onartuko, indarrean dauden emakumeen aurkako legeak aldatzen ez diren artean. Hori lortu arte borrokan jarraituko duela adierazi du zigortutako kazetariak.
Xaria lege islamikoa indarrean dago Sudan iparraldean, Huseinen ustez emakumeak galtzak janzteagatik zigortzea Konstituzioarekin eta Xaria legean biltzen denarekin kontrajartzen da.
Zigortutako kazetariak herrialdearen egoera, erregimen politikoa eta muturreko islamisten aurkako jarrera duten komunikabideetan idazten du.
Mundua
Galtzak janzteagatik 40 kolpetara zigortu dezakete Sudango emakume bat
Presidenteak zigorra barkatu diezaioke, baina berak adierazi du ez duela barkamenik onartuko Sudanen emakumeen aurka dauden legeak indargabetzen ez badira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu