Armeniarren aurkako genozidioa

Gaur ehun urte hasitako genozidioa gogoratu dute Armenian

Erevanen egindako zeremonian izan dira mundu osoko hainbat agintari. Besteak beste, Vladimir Putin Errusiako presidentea eta Francois Hollande Frantziako presidentea.

Vladimir Putin eta Francois Hollande gaur egindako zeremonian. Bien erdian, Rita Sargsian Armeniako lehen dama. ALEXEI NIKOLSKY / EFE
2015eko apirilaren 24a
20:49
Entzun

Otomandar Inperioko agintariek Armeniarren aurkako genozidioa martxan jarri zutenetik mende bat bete da gaur, eta hainbat ekitaldi ari dira egiten 1915ean gertatutakoa gogoratzeko. Zeremoni nagusia Erevanen egin dute goizean. Armeniako hiriburuan gogoan izan dituzte duela ehun urte hil zituzten armeniarrak. Serge Sargsian herrialdeko presidentea bertan zela egin da zeremonia. Ondoan izan ditu mundu osoko beste hainbat agintari ere. Tartean, Vladimir Putin Errusiako presidentea eta Francois Hollande Frantziako presidentea. Haiek ere parte hartu dute lore eskaintzan.

Sargsian-ek esan du "zauria irekita" dagoela oraindik, "munduan negazionismoa baitago". Genozidioaren medeurrenaren harira, azken egunetan gaitzespen mezu ugari izan dira. Putinek, esaterako, adierazi du "historian gizateriaren aurka izandako gertakari latzenetako bat" izan dela. Alemaniako presidente Joachin Gauck-ek ere "genozidiotzat" jo du. Ez, ordea, Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak. Atzo Turkiko hedabide batiĀ  eginiko adierazpenetan ukatu egin zuen armeniarren aurkakoa genozidioa izan zenik: "Prest gaude gure artxibo militarrak irektzeko. Ez dugu kezkarik horretarako".

Minnesotako Unibertsitateko Holokaustoa eta Genozidioen Ikerketa sailaren arabera, 1,5 milioi armeniar hil zituzten. Armeniarren orduko errolda datuak aztertu dituzte;1914an 2.133.190 ziren Otomandar Inperioan zeuden armeniarrak. Zortzi urteren buruan, 1922an, 387.800 besterik ez ziren. Armeniarrez gain, musulman ez ziren inperioko beste etnia batzuk ere sarraskitu zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.