Gazarako nazioarteko laguntza konboia Donostiatik igaroko da gaur. Hainbat tona elikagai eta bestelako gaiak garraiatzen ditu konboiak, kamioietan, eta Donostian halako beste kamioi bat erantsiko zaio. Datozen orduetan, gainera, Euskal Herriko hiriburutik igaroko da, Iruñetik. Israelgo armadak Palestinako eskualdearen kontra abendu-urtarrilean eginiko hiru asteko erasoaldiaren ondorioei aurre egiten laguntzea da konboiaren helburua. Tel Aviveko gobernuak, AEBen eta Europako Batasunaren laguntzaz Gazari 2006an ezarritako blokeo ekonomiko eta politikoa arintzea ere du xede ekimenak.
Londrestik joan den astean 110 ibilgailu ingururekin abiatuta, Iberiar Penintsulan eta Afrika iparraldean barrena iritsi nahi du Rafako mugara, Egipto eta Palestina arteko mugara. Euskal Herritik igaro ondoren, Espainia, Maroko, Aljeria, Tunez, Libia eta Egipto igaroko ditu Palestinara ailegatu aurretik.
Hiru asteko erasoaldian 1.400 palestinar inguru hil (gehienak zibilak, tartean haurrak eta zaharrak) zituen Israelgo armadak Gazan, airez, lurrez eta itsasoz bonbardatuta. Gainera, 5.500 bat palestinar zauritu eta milaka etxebizitza eta eraikin suntsitu zituen. Erresistentzia palestinarrak, eraso horiei aurre egitean 13 israeldar hil zituen, etxean eginiko kohetez eta tiroz. 13 horietatik hamar soldaduak ziren.
Palestinako gatazka
Gazarako nazioarteko laguntza konboia Donostiatik igaroko da gaur
Israelgo armadak Palestinako eskualdearen kontra abendu-urtarrilean eginiko hiru asteko erasoaldiaren ondorioei aurre egiten laguntzea da konboiaren helburua. Datozen orduetan Iruñetik igarotzekoa da. Londrestik abiatuta, Iberiar Penintsulan eta Afrika iparraldean barrena iritsi nahi du Rafako mugara, martxoaren 2rako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu