Atxiloketa

Gazte bat atxilotu dute San Carlesko bonba mehatxu faltsuak egin dituelakoan

Espainiako Poliziak 23 urteko mutil gazte bat atxilotu du gaur eguerdian atzo Sant Carles de la Rapita (Tarragona, Katalunia) herria aztoratu duen bonba mehatxu faltsuen egilea delakoan. Norbaitek 'Gara' egunkarira deitu zuen atzo Sart Carlesko hondartzetako batean lehergailuak jarri zituztela esanz; birritan deitu zuen. Mehatxu hori dela eta, badaezpada, bi orduz herriko zortzi hondartzetatik bost itxita egon ziren, Guardia Zibilak arakatu arte.

2004ko abuztuaren 12a
17:44
Entzun 00:00:0000:00:00
Mehatxuak zirela eta, badaezpada, bi mila pertsona atera zituzten hondartzetatik, bazterrak ondo miatzeko. Nolanahi ere, hasieratik susmatu zuten abisua gezurrezkoa zela.

Atxilotutako gazteari eskuko telefonoaren bidez mehatxu dei faltsuak egitea egozten diote. 23 urteko A.M.L. Tres Cantosekoa (Madril, Espainia) da izatez, eta oporretan dago gurasoekin Sant Carlesen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.