KATALUNIAKO ERREFERENDUMA

GEDek salatu egin du Sanchez, Cuixart eta Trapero sedizioagatik ikertzeko agindua

Plataformak nabarmendu du ANC eta Omnium elkarteak eredugarri izan direla erabakitzeko eskubidearen aldeko defentsan, eta "beti" babestuko dituela ziurtatu du. Auzitegi Nazionalari leporatu dio bi elkarte subiranistei jazartzea.

Zelai Nikolas eta Angel Oiarbide Gure Esku Dago-ko bozeramaileak, irailaren 5eko prentsaurrekoan. ARITZ LOIOLA, ARGAZKI PRESS
2017ko urriaren 4a
09:44
Entzun

Gure Esku Dago-k gaitzetsi egin du Espainiako Auzitegi Nazioanalak Jordi Sanchez ANCko presidentearen, Jordi Ciuxart Omniumeko presidentearen eta Josep Lluis Trapero Mossos d'Esquadrako buruaren kontrako ikerketa agindu izana. Auzitegiak sedizio delitua leporatzen die hirurei, irailaren 20an Kataluniako Gobernuko hainbat kide eta langileren aurkako polizia operazioaren ostean izan ziren mobilizazioengatik.

Ohar bidez, herritar plataformak nabarmendu du Auzitegi Nazionalak "jazarri" egin diela Katalunian "beharrezkoak" diren ANC eta Omnium elkarteei. "Gure Esku Dago-k inoizko hurbilen sentitu du erasoa". Kataluniako elkarte subiranistak "eredu" izan dira erabakitzeko eskubidearen aldeko plataforma euskaldunarentzat, eta, horrek adierazi duenez, asko ikasi du ANC eta Omiumengandik. "Herritarrak ahaldundu dituzte, protagonista sentiarazi, ilusioa piztu, eragileen arteko konplizitateak gehitu, mezua nazioartera zabaldu... Pieza garrantzitsuena izan dira erreferendumera iristeko".

Gure Esku Dago-k Kataluniako bi elkarteekin landu duen "harreman estua" nabarmendu du. "Beti izango dituzte gure eskuak laguntzeko prest".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.