Bolivia

Gehiengo osoa sendotuta Gobernua osatzen hasiko da gaur Evo Morales

Evo Morales Sozialismoranzko Mugimendua alderdiko burua Gobernua osatzen hasiko da gaur. Botoen %63 zenbatu dira dagoeneko eta datu horien arabera botoen %52,9a eskuratu du Moralesek; gehiengo osoa, beraz.

2005eko abenduaren 21a
13:35
Entzun 00:00:0000:00:00
Evo Morales Sozialismoranzko Mugimendua alderdiko buruekin bilduko da gaur Cochabamba hirian. Bilera horretan kanpainan zehar bere babesa eskaini dioten hainbat gizarte mugimenduetako buruak ere izango dira. Besteak beste, Moralesen ministroak, Gobernuaren ardatz nagusiak zeintzuk izango diren erabaki beharko dute. Era berean, egungo Gobernuarekin trantsiziorako lan egingo duen batzordea sortzeko asmoa dute eta hori ere izango dute hizpide bilkuran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.