Genaro Zelaieta Realeko futbol jokalari ohia hil da gaur. Duela urtebete jakin zen gaixotasun larri bat zeukala, eta horren ondorioz zendu da. Bihar izango da haren aldeko hileta, 17:00etan, Beran (Nafarroa). Hangoa zen Zelaieta, eta 53 urte zituen gaur egun.
1978tik 1986ra arte jokatu zuen Realeko lehen taldean, eskuin lateral gisa. 1981ean eta 1982an Espainiako Liga irabazi zuen; titularra zen garai haietan. 1982an Espainiako Superkopa irabazi zuen.
302 partidatan jokatu zen Realarekin Zelaietak: Espainiako Ligako 229tan, Espainiako Kopako 46tan, Europako Kopako zortzitan, UEFAko zazpitan, Espainiako Superkopako bitan eta Espainiako Ligako Kopako hamarretan. Sei gol sartu zituen denera.
1986ko udan Sabadellekin (Herrialde Katalanak) fitxatu zuen, eta bi urtean aritu zen han. Orduan utzi zion futbolari izateari.
Haren seme bat Realeko gazte mailan aritu zen, baina errepide istripu batean hil zen orain dela urte batzuk, entrenamendura zihoala.
Futbola
Genaro Zelaieta hil da
Realarekin Espainiako bi Liga irabazi zituen 80ko hamarkadan. Gaixotasun larri baten ondorioz zendu da. 53 urte zeuzkan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu