Generalitateko eta parlamentuko mahaiko kideak deklaratzera deitu dituzte

Espainiako Fiskaltzak ez du kautela neurririk eskatuko orain, baina deklaratzera joaten direnean eska ditzakeela ohartarazi du.

Jose Manuel de la Maza, kereilak aurkezten. BALLESTEROS, EFE
jon ordonez garmendia
2017ko urriaren 30a
16:33
Entzun

Jose Manuel de la Maza Espainiako fiskalburuak jakinarazi du fiskaltzak kereila bat aurkeztuko duela Kataluniako Generalitateko kideen kontra, eta beste bat parlamentuko mahaiko kideen kontra. Azaldu du gobernuaren kontrakoa Auzitegi Nagusian aurkeztuko duela, argudiatuta kargugabetu egin dituztela eta forudun izaera galdu dutela. Parlamentuko mahaiko kideen kontrakoa, berriz, Espainiak Epaitegi Gorenean aurkeztuko du, "gehienak" forudunak direla argudiatuta.

Bi erakunde horietako buruei matxinada, sedizioa eta diruaren erabilera okerra leporatu die, eta esan du deklaratzera deituko dituztela. Euren erabakiekin krisi instituzional bat eragin dutela esan du, "independentzia deklarazioarekin" burutu dutena. De la Mazak gaineratu du oraingoz kautela neurririk eskatuko ez badu ere deklaratzera joaten direnean egin dezakeela, "leporatzen zaienaren larritasuna aintzat hartuta".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.