AEB

George H.W. Bush AEBetako presidente ohia hil da, 94 urterekin

Parkinsonen gaitza zuen. 40 urteko ibilbide politikoa egin zuen estatu arduretan, eta Gerra Hotzaren amaiera gidatu zuen presidentea izan zen.

Geroge H.W. Bush AEBetako presidente ohia, bere emazte Barbara Bushekin. TANNEN MAURY, EFE
2018ko abenduaren 1a
07:14
Entzun

George Herbert Walker Bush AEBetako presidente ohia hil zen atzo, haren seme Geroge W. Bushek —bera ere AEBetako presidente izandakoa— jakinarazi duenez.

Bushek 40 urteko ibilbidea egin zuen AEBetako politikaren lehen lerroan. Kongresuko ordezkaria izan zen, NBEko enbaxadorea, CIAko zuzendaria, Ronald Reaganen agintean AEBetako presidenteordea —1981 eta 1989 bitartean—, eta, azkenik, AEBetako presidentea 1989 eta 1993 urteen artean.

Bere agintaldian, Gerra Hotzaren amaiera gidatu zuen, eta golkoko lehen gerran eta Panamako inbasioan parte hartu zuen. Nazioartean lortutako gerra garaipenek eta garaipen diplomatikoek, ordea, ez zioten kargua berritzeko balio izan, eta Bill Clintonek hartu zuen haren lekua.

Ibilbide politikoa hasi aurretik, 18 urte zituela, armadan izena eman zuen Bushek, eta hegazkin pilotu izan zen II. Mundu Gerran. Lurrera bota zuten gudan, baina itsaspeko batek erreskatatu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.