Ekialde Hurbila

'Gernika' ontziko ekintzaileek gose greba utzi dute

2011ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Greziak baimena eman dio Gernika ontziari Kretako portutik ateratzeko, eta ekintzaileek bertan behera utzi dute gose greba. «Pozik eta osasunez ondo gaude denok», adierazi du Anton Gomezek, gose greban egon den ekintzaileetako batek. Bi aste zeramatzaten Askatasunaren II. Flotillako kideek Grezian, hango gobernuak ez baitzien itsasoratzeko baimenik ematen, «segurtasun arrazoiengatik». Atzo, ordea, Greziako Kapitaintzak ontziaren baimen guztiak egiaztatu zituen, eta baimena eman zien portutik ateratzeko. Rumbo a Gaza mugimenduaren arabera, horrek argi uzten du Greziako Gobernuak flotillako ontziei ezarritako debekua legez kanpokoa zela. Gernika ontzia Espainiara itzuliko da bi aste barru; ontziko hainbat ekintzaile, berriz, gaur ailegatuko dira Madrilera, hegazkinez, eguerdiko hamabiak aldera. Gazara iristea lortu ez duten arren, pozik agertu dira Israelek egiten duen blokeoa eta palestinarren egoera agerian geratu direlako, baita Espainiako Gobernuaren eta Europako Batasunaren jarrera ere, horiek biek Israelen blokeoaren alde egin baitute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.