Atzo atera zen Anna Hazare 74 urteko Indiako giza ekintzailea espetxetik. Gobernuaren ustelkeria salatzeko gose greba egitea zen Hazareren asmoa, baina agintariek debekatu egin zioten, eta atxilo hartu zuten debekua onartu ez zuelako. Haren jarraitzaileek egindako presioa zela medio, atxilotutako egunean bertan eman zioten irteteko baimena. Gose greba egiteko eskubidea, ordea, ukatu egin zioten, eta horregatik egon da atzo arte espetxean.
Datozen egunetan, espetxean hasitako gose grebarekin jarraituko du Hazarek, askok Ghandirekin alderatzen duten gizonak, eta herriaren babesa, behinik behin, ez zaio faltako.
Pertsonaia. Anna Hazare
Ghandiren oinordekoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu