Gizon batek hamabi lagun hil eta 25 zauritu ditu tiroz, Erresuma Batuan
Tiroketaren ondoren Derrick Bird ustezko hiltzaileak bere buruaz beste egin duela jakinarazi du Poliziak
Gizon batek hamabi lagun hil zituen atzo, Erresuma Batuko Cumbria konderrian. Tiroketan, beste 25 lagun ere zauritu zituen. Polizia iturriek jakinarazi dutenez, tiroketaren ondoren, Derrick Bird ustezko erasotzaileak bere buruaz beste egin zuen. Haren gorpua Cumbriako baso batean aurkitu zuten segurtasun indarrek. «Erabat ezohikoa da gertatutakoa. Inguruko jendea eta herrialde osoa shock egoeran utzi ditu», adierazi du Stuart Hyde Cumbriako poliziaburuak. Birdek lankideei egin zien tiro lehendabizi, eta kaleko herritarreigero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu