Nazioarteko hainbat erakunde eta GKE Gobernuz Kanpoko Erakunderi iruditzen zaie pertsona desagerraraziena dela Kolonbiak duen «erronka humanitario» nagusia. Izan ere, zenbait GKEek jakinarazi dute Kolonbian desagertuta dauden pertsonak 200.000 bat direla —aurten 101 ekintzaile sozial hil dituzte—. Eta giza eskubideen aldeko taldeek salatzen dutenez, desagerpen horien egileak, gehienetan, Kolonbiako segurtasun indarrak edo indar paramilitarrak izan dira.
Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeko buru Christoph Harnischek «borondate falta» leporatu dio Kolonbiako Gobernuari. Gurutze Gorriak hain zuzen ere, Equitas GKEarekin batera, 200.000 horiek topatzeko asmoa agertu du. Horretarako, hilerri ez-ofizialen ezkutuko hobi komunen errolda bat egingo dute, hasteko. Argentinan, diktadura garaian, 30.000 lagun desagerrarazi zituzten, eta Txilen 3.500.
GKEek diote 200.000 desagertu daudela Kolonbian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu