Gorenak gaur esango du Kataluniako hezkutza eredua zilegi den edo ez

Legebiltzarreko alderdi guztiek gaur egungo murgiltze ereduaren alde egin dute, PPk eta Ciutadansek izan ezik

Erredakzioa
2012ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenak atzeratu egin du hezkuntza ereduaren inguruko erabakia, 24 epaileak ez direlako ados jarri. Gaztelania irakats hizkuntza izateko neurriak hartzera behartzen zuen erabakiari helegitea jarri zion Generalitateak, bi hizkuntzen ezagutza bermatzeko egungo murgiltze sistemarekin jarraitzea «beharrezkoa» dela argudiatuz. Epaileek gaur erabakiko dute Kataluniako Gobernuaren errekurtsoa onartzen duten edo ez.

Irene Rigau Hezkuntza sailburuak batzeko deia egin die Legebiltzarreko alderdi guztiei, PPri eta Ciutadansi izan ezik. Guztiek egungo murgiltze sistema «arraskastatsua» dela esan dute. Escola en Catala elkarteak, berriz, insumisiorako deia egin du, Gorenak Generalitatearen helegitea onartzen ez badu. Elkartekoek gogorarazi dute gaztelera ez dela Kataluniako hizkuntza propioa. Ezkor agertu da Merce Escara Escola en Catala elkarteko burua, eta esan du epaileek ez dutela onartuko Generalitatearen helegitea. Gehiengo soilez hartu beharko dute erabakia —hamabi boto—.

Bide luzea auzitegietan

Bide luzea egin du Kataluniako murgiltze sistemak auzitegietan. Hiru sendik aurkeztutako errekurtsoari arrazoia emanez, gaztelania, kalanaren pare, irakats hizkuntza izateko neurriak hartzera behartu zuen Generalitatea Espainiako Auzitegi Gorenak, egungo sistema konstituzioaren aurkakotzat joz. Iazko uztailean, berriz, Kataluniako Auzitegi Gorenak bi hilabeteko epea eman zion gobernuari Espainiako Auzitegi Gorenaren sententzia betetzeko. Orduan aurkeztu zuen helegitea Generalitateak, eta irailean ultimatuma bertan behera utzi zuen gorenak. Bi hizkuntza ofizialen ezagutza bermatzeko murgiltze sistema beharrezkoa dela argudiatu du Artur Masen gobernuak, eta horrexegatik Gorenaren sententzia «ondo beteta» dagoela. CiU, PSC, ERC, ICV-EUiA eta Solidaritat alderdiek bat egin dute egungo sistemaren alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.