Parot doktrinaren bultzatzaileetako bat izan zen Julian Sanchez Melgar Auzitegi Goreneko magistratua, eta harena da Jose Manuel Maza fiskal nagusia ordezkatzeko mahai gainean jarritako izenetako bat ere.
Berez, azken erabakia Espainiako erregearena da. Baina Ministroen Kontseiluak proposatuko dio hari nor izendatu, CGPJ Espainiako Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiaren eta Kongresuko Justizia Batzordearen aholkuak entzun ostean. Hain zuzen ere, gaur hasiko du eztabaida Ministroen Kontseiluak.
Auzitegi Goreneko Zigor Aretoko epailea da Melgar. 1955ean jaioa da, eta 2000. urtean heldu zen Gorenera, PPk izendatutako magistratuen babesarekin. Hura izan zen baita ere Mazak Kataluniako Parlamentuko kideen aurka aurkeztutako kereila tramiterako onartu zuten bost magistratuetako bat.