Villepinen iritziz bere lan erreformak gazteen langabezia tasak murriztuko ditu. Gazteek, sindikatuek eta inkesten arabera Frantziako biztanleen erdiak baina, ez dute berdina uste. Egunak daramatzate Frantzia osoan protestak egiten. Azkena, larunbatean izan zen Parisen. Manifestazioaren antolatzaileen hitzetan, 1.500.000 lagunek Parisko kaleak hartu zituzten Lehen Lan Kontratuaren aurka protesta egiteko.
Frantziako Gobernuak proposatutako erreforma horrek 26 urtetik beherako gazteentzako kontratu bereziak sortzen ditu eta nagusiek inolako arrazoirik eman gabe lanik gabe utzi ahal izango dituzte laneko lehen bi urteetan zehar. Villepinen elkarrizketa bat argitaratu du gaur Citato gazteentzako aldizkariak. Frantziako lehen ministroak ez du atzera egiteko asmorik erakusten: "CPE Lehen Lan Kontratua kentzea guztiz baztertzen dut, aukera bat eman behar zaio fruituak eman ditzan".
Gaur goizean enpresaburu talde batekin bildu da Villepin eta arratsaldean ikasleen eta langabetuen ordezkariekin biltzekotan da.
Frantzia
Greba orokorra egiteko mehatxuaren gainetik CPEri eutsiko diola ziurtatu Villepinek
Lehen Lan Kontratua (CPE) Dominique de Villepin Frantziako lehen ministroaren apustu pertsonala bihurtu da. Villepinek iragarri du CPE «amaieraraino» eramateko asmoa duela. Sindikatuek ultimatuma eman diote Villepini Lehen Lan Kontratua bertan behera utz dezan. Gaur gauera arteko epea jarri diote; bestela greba orokorra deituko dutela iragarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu