Guantanamoko preso mendebaldarra, Kanadara

2012ko irailaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TORONTO. Omar Khadr, Guantanamon zegoen azken preso mendebaldarra, Kanada jaioterrira iritsi zen atzo goizean. Khadr 2002an hartu zuten preso estatubaturrek, Afganistanen, 15 urte besterik ez zuela. Soldadu estatubatuar bat hiltzea leporatu zioten, eta 8 urteko kartzela zigorra ezarri zioten 2010ean. Datorren urtean baldintzapeko askatasuna eskatu ahal izango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.