Katalunia

Guardia Zibilak erreferendumaren sustatzaileen artean kokatu du Mediaproko presidentea

Jaume Roures Mediapro ekoizpen etxeko fundatzaile eta presidentea Kataluniako prozesu subiranistaren "batzorde exekutibako" kide izan zitekeela jakinarazi dio Guardia Zibilak Auzitegi Gorenari, ikerketari lotutako txosten batean.

Jaume Roures Mediapro ekoizpen etxeko presidentea. Artxiboko irudia. ROLEX DE LA PEñA, EFE
Gorka Berasategi Otamendi.
2018ko otsailaren 14a
19:22
Entzun

Guardia Zibilaren txostena esku artean du dagoeneko Pablo Llarenak, Kataluniako prozesu subiranistaren harira abian den auziko epaileak. Hala adierazi dute Europa Press berri agentziak, eta Madrilgo hainbat hedabidek. Guardia Zibilak txostenean ohartarazi duenez, litekeena da Roures "komunikazio arloko aditu gisa" batu izana Kataluniako prozesu subiranista sustatzeko "batzorde exekutibora".

Batzorde hori Enfocats izeneko dokumentuan aitatzen da, eta taldeak prozesu subiranistaren bide orria garatzeko ardura zuela uste du Guardia Zibilak. Enfocats dokumentua Josep Maria Joveri atzeman zioten etxean. Oriol Junqueras Kataluniako presidenteordearen ondokoa da Jove.

Guardia Zibilak nabarmendu du Rouresek prentsa zentro bat egokitu zuela erreferendumaren egunean, eta Generalitateak prentsaurrekoak egin zituela bertan, galdeketaren garapenari buruzko informazioa eskaini eta bozketaren emaitzak jakinarazteko.

Rouresi eginiko elkarrizketa argitaratu zuen BERRIAk 2017ko uztailaren 25ean. "Espainian ez dira kultura demokratikoa sustatzen saiatu", adierazi zuen orduan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.