Gurutze Gorriak jarduna eten du Ukrainan

2022ko urriaren 11
00:00
Entzun
Errusiak Ukrainako hainbat probintzia bonbardatu eta gero, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak atzo jakinarazi zuen bere egitekoa behin-behinean eten duela Ukrainan, «segurtasun arrazoiak» tarteko. «Laguntza humanitarioa ematen hasiko gara berriro berehala, segurtasun egoerak modua ematen duenean», idatzi zuen erakundeak Twitterreko bere kontuan.

Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordearen 700 kide ari dira lanean Ukrainako hamar lekutan. Errefuxiatuentzako Norvegiako Kontseilua GKE gobernuz kanpoko erakundeak ere Gurutze Gorriaren erabaki bera hartu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.