Iraken okupazioa

Gutxienez 13 irakiar zibil hil dituzte Falujako borroketan

Gaur goizaldean borroka gogorrak izan dira Irakeko Faluja hirian. Han, gutxienez 13 irakiar zibil hil eta beste 16 zauritu dituzte. Borrokak AEBetako soldaduek eta irakeko errebeldeek egin dituzte, erietxeetako iturriek esan dutenez. Hildakoak etxe batean zeuden, eta keak harrapatu ditu.

2004ko uztailaren 30a
12:01
Entzun 00:00:0000:00:00
AEBek esan dutenez, "helburu" zehatz baten kontra eraso egin dute. Bagdadetik esan dutenez, berriz, matxinatuek AEBetako soldaduen kontra egin dute eraso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.